106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2664
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa), 13-2 or Iņurritza eremuan, ikastolako gunean, Iņurritza ibaiaren ezkerraldea naturalizatzeko lan osagarrien gaineko espedientea.
Espedientearen kodea: AO-G-2024-0220.
Eskatzailea: Amenabar Etxegintza Berria SL.
Ibilgua: Iņurritza.
Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 568.240; Y = 4.792.677.
Obren deskribapena: Iņurritza ibaiaren naturalizazioa osatzeko, ezkerreko ertza naturalizatuko da ETSren zubiaren eta partzuergoaren ponpa-etxolaren artean, 80 metro inguruko luzeran. Horretarako, biorroloak erabiliko dira oinarrian, ondoren, harri-lubeta lehorra, Tamarix gallica aldaxkaz landareztatua, eta jarraian lurrezko ezponda. Hemen, ibaiertzeko espezie autoktonoak landatuko dira, esaterako lizarra eta haltza. Obra hauen barruan, ibaiertzeko saneamendu-hodia ordeztuko da eta atzera eramango da.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo 70, 1.a, 20015, Donostia), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.
Donostia, 2024ko maiatzaren 16a.
Zuzendari nagusia,
EE: (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).
Lanen baimen-arloko arduraduna,
IŅIGO AUZA ALDASORO.