106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2661
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 20koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 685.2 artikuluan xedatutako bide judizialaren aurreko prozedurari buruzko administrazio-egintza.
Aipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna, edo haren legezko ordezkaria, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Bizilagun zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), agertu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, egintzaren eduki osoa ezagutzeko, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakin dezan argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Bilbao, 2024ko maiatzaren 20a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.