Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2657

JAKINARAZPENAK, egiteko daudenak, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoak.

Hemen adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina, Administrazioari egotzi ezineko arrazoiak direla medio, ezin izan zaizkie egin jakinarazpen horiek interesdunei.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendako interesdunei, edo legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatu behar dute ordezkaritza–, jakinarazpena jasotzera ager daitezen Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, egindakotzat joko da erantsitako zerrendan jasotako espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena, legezko ondorio guztiekin, agertzeko adierazitako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza emanez gero Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 20a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala