106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2649
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2024ko «Kultura Ondarea Saria» ebazteko dena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko abenduaren 7ko Aginduaren bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2024ko «Kultura Ondarea Saria» sarirako deialdia egin zuen.
2024ko apirilaren 26ko Ebazpenak, Kulturako sailburuordearenak, «Kultura Ondarea Saria» izenekoan parte hartzeko onartutako eta baztertutako talde lehiakideen behin betiko zerrenda argitaratu zuen.
Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdi-aginduaren 9. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak dirulaguntza emateko proposamena egin zuen.
Horregatik guztiagatik, eta Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, honako hau:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024ko «Kultura Ondarea Saria» sariak ematea hobekien baloratutako hiru bideoak egin dituzten taldeetako kideei:
– Haztegi Ikastola: «Chillida Lantoki».
– Lea-Artibai BHIP: «Turrune».
– Armentia Ikastola: «Euskal Herria, antzerki mundua».
Bigarrena.– Maristak Durango ikastetxeari aintzatespen-plaka ematea, bideo gehien aurkeztuta parte hartu duelako; guztira, 18 bideo.
Hirugarrena.– Proposatutako erakunde onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorrak ere.
Laugarrena.– Ebazpen honetan xedatu ez den guztirako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko abenduaren 7ko Aginduan (2024ko «Kultura Ondarea Saria» deitzen eta arautzen duenean) xedatutakoa beteko da.
Bosgarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire Karpeta atalaren bidez jakinaraziko da: Nire karpeta - Egoitza elektronikoa - Euskadi.eus. Abisu bat bidaliko da pertsona edo erakunde interesdunaren gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora, pertsona edo erakunde horrek aldez aurretik jakinarazi badu eskabidean, eta ebazpenaren jakinarazpenaren berri emango zaio. Abisu hori egiten ez bada ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluarekin bat etorriz, herritar orok jakin dezan.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 21a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.