Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2646

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 849 eta 853 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak eta pilotu aplikatzailearen mailako txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 849 zenbakiko ikastaroa, IES Fraisoro Eskolak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 850 zenbakiko ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 851 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 852 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 853 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; eta beste autonomia-erkidegoetan egindako ikastaroak, pilotu aplikatzailearen mailakoak.

Bost ikastaroak irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailarako, B zatian maila kualifikaturako eta D zatian pilotu aplikatzailearen mailarako jasotako edukiaren eta irakastorduen arabera egin dira (1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena; B eta C motako txartelak eta pilotu aplikatzailearen txartelak lortzeko eskubidea ematen dute, hurrenez hurren).

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak emateko aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira honako zuzenbideko oinarri hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan erabiltzeko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– 849 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– 850 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– 851 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako III. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– 852 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honetako IV. eranskinean jasotako zerrendan agertzen diren pertsonei.

5.– 853 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, argitaratzen den egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 17a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala