106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 3 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2642
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 15ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A./ Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoaren 2023. urterako ordainsarien igoerari buruzko akordio kolektiboa erregistratu, gordailutu eta argitaratzea (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86100302012017).
AURREKARIAK
2024ko apirilaren 2an aurkeztu da REGCONen aipatutako akordio kolektiboari dagokion dokumentazioa, dagokion enpresa eta langile ordezkaritzek sinatua. 2024ko maiatzaren 9an zuzendu zen 2024ko apirilaren 8an egindako errekerimendua.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 90.2 artikuluak (urriaren 23ko 2/2015 Legegintza Errege Dekretuaren bidez onartu zen) aipatzen duen eskumena lan agintaritza honi dagokio, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikulua, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i) artikuluari dagokionez (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).
Bigarrena.– Aplikagarri den araudi sustantiboa Laneko Hitzarmen Kolektiboen eta Akordioen erregistro eta gordailua arautzen duen maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuan (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatua) jasoa dator.
Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribagarria da aipatu maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikulua aintzat hartuta. Horrenbestez, inskripzio eskaera eta atxikitako agiriak aztertuta, egiaztatu da eskaerak betetzen dituela legezko baldintzak, (EAEko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 21/2023 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako txostenak barne) eta beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren, 9. artikulua aintzat hartuta (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatua), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 15a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
AKORDIO KOLEKTIBOA, 2023. URTERAKO ORDAINSARIAK IGOTZEKO «VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI, S.A./ EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A.» SOZIETATE PUBLIKOAN
«Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A/Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (VISESA) sozietate publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Langileen Ordezkaritza Legalak akordio kolektibo bat adostu dute 2023. urterako langileen ordainsarien inguruan. Hau da akordio horren edukia:
HITZAURREA
2024-02-06an, Ministroen Kontseiluak sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien % 0,5eko igoera osagarria onartu zuen 2023rako, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitako baldintzak betetzen direlako.
Era berean, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 17.2.f) artikuluak xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta instituzionaleko funtzionarioen ordainsari-araubidea eta gainerako langileen soldata-baldintzak aplikatzeko arauak eta jarraibideak urtero ezartzea.
Horregatik, Gobernu Kontseiluari helarazi behar zaio, onar dezan, sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien % 0,5eko igoera osagarria, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori, aurretik onartutako % 2,5eko eta % 0,5eko igoerekin batera, % 3,5eko igoera da guztira, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta, hau
ADOSTU DUTE:
Lehenengoa.– 2023. urterako soldata igoera zehaztea eta igoera hori ezartzea.
Lehen adierazitakoarekin bat etorriz, alderdi sinatzaileek adostu dute 2023rako % 0,5eko ordainsari-igoera osagarria izango dutela sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarietan, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Horrek esan nahi du % 3,5eko igoera izango dela guztira, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean.
Igoera 2024ko apirileko nominan gauzatuko da. 2023ko urtarriletik abendura eta 2024ko urtarriletik martxora bitarteko atzerapenak 2024ko martxoaren amaieran ordainduko dira.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta berdintasun Planen Erregistroan izapidetzea Paz Torquemadaren esku uztea (NAN: ***9888**).