106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EIBARKO UDALA
2641
IRAGARKIA, Eibarko Udaleko Hirigintzako aholkulari juridikoaren lanpostua zerbitzu-eginkizunez aldi baterako hornitzeko deialdiari buruzkoa.
2024ko martxoaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (59. zk.) argitaratu dira Eibarko Udaleko Hirigintzako aholkulari juridikoaren lanpostua zerbitzu-eginkizunez aldi baterako hornitzeko deialdia eta oinarriak, eta 2024ko maiatzaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (92. zk.), lanpostuen zerrendan sartutako iruzkina.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eibar, 2024ko maiatzaren 14a.
Alkatea,
JON IRAOLA IRIONDO.