Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2640

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-08-02ko BOE eta 2023-08-18ko EHAA).

2023ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez (2023-08-02ko BOE eta 2023-08-18ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 2/2023 Lege Organikoko ahalmenez baliatuta (martxoaren 22ko Legea, Unibertsitate Sistemarena; martxoaren 23ko BOE), baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Jaime Calvo Alén jauna (NAN: ***4745**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUVC6/1 – D00084-12. Jakintza arloa: «Medikuntza». Saila: Medikuntza. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Patologia eta Klinika Medikoa II».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2024ko maiatzaren 23a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala