106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
2637
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 16koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2024ko maiatzaren 6ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; 2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakitera ematea 2024ko maiatzaren 15ean jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko maiatzaren 6ko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 16a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.