Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2024ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2595

IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 26koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 655 bis eta 685. artikuluetan aipatzen den aurretiazko prozeduraren gaineko ebazpenak.

Beherago aipatzen den administrazio-egintza jakinarazteko ahaleginak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, Lege horren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.

Interesdunak edo haien legezko ordezkariak edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango dira Bizkaiko Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan, Bizilagun Zerbitzuan (Kale Nagusia 85 Bilbao), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesdunak agertu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, agertzeko zehaztutako azken egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko martxoaren 26a.

Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GOMEZ FERNANDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala