Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2024ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2594

IRAGARKIA, 91/2024 zenbakiko lan-autoetan Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian agertu ahal izateko interesdunak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak, 91/2024 zenbakiko lan-autoetan, erabaki du administrazio-espedientea bidaltzea eta epatzea egitea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 15eko Aginduaren aurkako prozeduran interesa duten pertsonei. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Estatistika Analisiaren Arloko buruaren 3183 lanpostua 2022ko abenduaren 5eko Aginduan (Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak finkatu eta enplegatzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzen dituena; 2022ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratutakoa) sartzearen aurkako berraztertze-errekurtsoa.

Interesdunak askotarikoak eta zehaztugabeak direla ikusita, argitalpen honen bidez dei egiten zaie Segurtasun Saileko lan-kontratuko langileen aldi baterako enplegua finkatzeko eta egonkortzeko salbuespenezko lehiaketa-prozesuan parte hartzeko interesa izan dezaketen guztiei.

Interesdunei jakinarazten zaie alderdi gisa agertu ahal izango dutela Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian, 91/2024 zenbakiko lan-autoetan. Ikustaldia 2024ko uztailaren 12an egingo da.

Horregatik, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean ezarritakoaren arabera, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluari lotuta, espediente horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala