Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2024ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2573

IRAGARKIA, Berangoko udalerrian (Bizkaia), Goikoerrota kaleko 9. zenbakian dagoen Goikoerrota baserria birgaitzeko eta handitzeko espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.

Espedientearen kodea: AO-B-2023-0634.

Eskatzailea: Alex Gárate Arrazola.

Ibilgua: Saierri errekastoa.

Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 501795; Y = 4800610.

Obren deskribapena: Berangoko udalerrian (Bizkaia), Goikoerrota kaleko 9. zenbakian dagoen Goikoerrota baserria birgaitzea eta handitzea eta Saierri errekastoaren ibilbidea desbideratzea, aire zabaleko bideratzearekin espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua; 48011 Bilbao), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Bilbao, 2024ko maiatzaren 9a.

Zuzendari nagusia.
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).

Lan-baimen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala