Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2024ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2570

IRAGARKIA, 146/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Leire Ochoa Marañónek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du –zehazki, 146/2024 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 29ko 2279/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 4ko 528/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Hain zuzen, 528/2023 Ebazpenaren bidez agindua eman zen 2021eko aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrendak argitaratzeko –izendapen luzeenak eta izendapen laburrenak–, Goi Mailako Ingeniaria kategorian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 17a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala