Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2024ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2567

IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 9koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Erriberabeitiko udal-mugartean (Araba) «Beitia» izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua eta haren gaineko ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira «Beitia» izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, baina baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere.

Espedientea: 01-GE-Y-2022-00014.

– «Beitia» izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua. Hauek osatzen dute:

• 4 MWn-eko potentzia instalatua duen instalazio fotovoltaikoa: 665 Wp-eko 7.020 panel, 125 kW-eko 32 inbertsore eta 4000 kVA-eko (0,63/30 kV) transformazio-zentro 1. Udal-mugartea: Erriberabeitia (Araba).

• Tentsio erdiko lurpeko linea (30 kV), transformazio-zentrotik ebakuazio-puntua dagoen sekzionamendu-zentroraino.

• Banaketa-sarerako ebakuazioa 6. linean egingo da: Miranda TAko (30 kV) Miranda-5 Industrialdea, 16133 (4944889) eta 16134 (4947033) euskarrien artean.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-teknologia berriztagarri fotovoltaikoaren bidez (b1.1).

– Eskatzailea: Mirador Norte FV, SL (IFK: B05390653).

• Eskaeraren helburua: aldez aurreko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta onura publikoaren deklarazioa.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Erriberabeitia (Araba).

– Gauzatzearen aurrekontua: 1.668.007,93 euro.

Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimena horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzari alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, aukera hauek daude: idatziz aurkeztu ahal izango da bertan, euskarri fisikoan, erregistro orokorrean; EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ohartarazpen moduan, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik ez duten entitateek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatuta dauden gainerako subjektuek nahitaez erabili behar dituzte baliabide elektronikoak administrazio publikoetan, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egin ahal izateko. Hori dela eta, jendaurreko izapide horretan alegaziorik aurkeztu behar badute, baliabide elektronikoak erabiliz egingo dute nahitaez.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 9a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala