Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2024ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
2566

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 15ekoa, Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoko zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita 2024ko apirilaren 9ko Ebazpenaren huts-zuzenketa, EHAAn Euskadiko Kirol Portuak erakundeko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendaren argitalpenari buruzkoa.

Administrazio Kontseiluak, 2024ko martxoaren 27an egindako bilkuran, onartu zuen lan-kontratuko langileentzat gordetako Euskadiko Kirol Portuak erakundeko lanpostuen zerrenda aldatzea. Zerrenda hori 2024ko apirilaren 16an argitaratu zen, EHAAn.

Argitaratutako lanpostuen zerrendaren eranskinean zenbait akats aurkitu dira; izan ere, lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda horrek sortu ez diren lanpostuak jasotzen ditu. Beraz, lanpostu horiek ez dute aurrekontu-zuzkidurarik.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenez, lanpostuen zerrendak aurrekontu-aurreikuspenetara egokituko dira, eta, beraz, ezin izango dute jaso dagokion ekitaldirako aurrekontu-plantilletan jasotako kredituen bidez bete ezin den zuzkidurarik. Horrez gain, horri dagokion zuzenketa egiten da.

Adierazitako guztiarengatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariaren 2024ko apirilaren 9ko Ebazpenaren huts-zuzenketa egitea. Ebazpen horren bidez, Euskadiko Kirol Portuak erakundeko lan-kontratuko langileentzat gordetako Euskadiko Kirol Portuak erakundeko lanpostuen zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da, ebazpen horren eranskinari dagokionez, eranskin hori Euskal Enplegu Publikoari buruzko 11/2022 Legearen 45. artikulura egokitzeko.

Hau esaten duen lekuan:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

Lan-kontratuko langileen lanpostu horiek ezabatu egingo dira, ez baitute aurrekontu-zuzkidurarik.

Bigarrena.– Ebazpen hau argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honi eraginkortasuna ematea ebazpenaren egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 15a.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.


Azterketa dokumentala