Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2024ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2563

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 9koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldi-izapidea eman eta jendaurrean jartzen baita Merkasaretza merkataritza-laguntzako puntuen euskal sarea sortzen duen eta merkataritza-laguntzako zerbitzu-zorroa zehazten duen dekretu-proiektua.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dekretu-proiektu bat prestatu du Merkasaretza merkataritza-laguntzako puntuen euskal sarea sortzeko eta merkataritza-laguntzako zerbitzu-zorroa zehazteko. Dekretu-proiektu hori izapidetzean ezinbestean bete behar da Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean ezarritakoa.

Lege horretako xedapenak betez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak dekretu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko agindua eman zuen 2024ko martxoaren 25ean.

Aipatutako 6/2022 Legeak 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldi-izapidearen eta jendaurrean jartzeko izapideak herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten zaien guztietan egin behar dira, baldin eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, Merkasaretza merkataritza-laguntzako puntuen euskal sarea sortzen duen eta merkataritza-laguntzako zerbitzu-zorroa zehazten duen dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horregatik guztiagatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 9. artikuluak Merkataritza Zuzendaritzari ematen dizkion eskuduntzaz baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldi-izapidea ematea eta jendaurrean jartzea Merkasaretza merkataritza-laguntzako puntuen euskal sarea sortzen duen eta merkataritza-laguntzako zerbitzu-zorroa zehazten duen dekretu-proiektua, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, alegazioak aurkezteko aukera eman ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena.– Alegazioak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 9a.

Merkataritzako zuzendaria,

MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala