Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2024ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2551

971/2024 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako Ebazpen honetan egindako hutsa zuzentzen duena: 839/2024 Ebazpena, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2023ko martxoko zikloari dagozkion lekualdatze-lehiaketa irekian eta iraunkorrean onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak, eta deitutako destinoen behin betiko esleipena egiten baita, Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1673/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera. Lekualdatze-lehiaketa hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikarien kategoriakoa/lanpostu funtzionalekoa da (urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 27ko 433/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA, 91. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 4ko 839/2023 Ebazpenak (uztailaren 14ko EHAA, 134. zk.) eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenak (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.) aldatu zuten, eta 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen, Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldean, Laborategiko Teknikarien kategorian lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 19ko 97/2024 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean, Laborategiko Teknikarien kategorian, onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratu eta deitutako destinoen behin-behineko esleipena egiten da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 839/2024 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean, Laborategiko Teknikarien kategorian, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu eta 2023ko martxoko zikloan deitutako destinoen behin betiko esleipena egiten da.

Apirilaren 22ko 839/2024 Ebazpenaren dataren ondoren, akats tekniko bat antzeman da, Valentín González Menéndez lehiakideari eragiten diona.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan: «Administrazio publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.».

Horregatik guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpena ematea, honako Ebazpen hau zuzentzeko: 839/2024 Ebazpena, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikarien kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean, 2023ko martxoko zikloari dagokionez, onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratzen dira eta deitutako destinoen behin betiko esleipena egiten da.

Ebazpenaren III. eranskinak adjudikaziodunak eta horietako bakoitzari esleitutako destinoa jasotzen ditu.

Arrazoi tekniko baten ondorioz, Valentín González Menéndez jaunari esleitutako destinoa okerra da, eta, beraz, akats material hori zuzendu behar da.

Beraz, honako hau dioen tokian:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren web-orrian eta EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Gainerako jarduketetan mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 839/2024 Ebazpenean ezarritakoa.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala