Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2549

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, espedientean instruktoreak eman duen zehapen-prozedura jakinarazteko dena (G 3 2024 S).

Hainbat saio egin dugun arren, IFZ B44570711 zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-prozeduraren ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2024ko apirilaren 11n, zehapen-espedientearen instrukzio-proposamena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost egun balioduneko epea du, jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkezteko, egokitzat jotzen dituen agiriak eta justifikazioak aurkezteko, halaber, Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia / San Sebastian) gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko, martxoaren 16ko, 1/2023 Legearen 40.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia / San Sebastian, 2024ko maiatzaren 14a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JOSÉ RAMÓN ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala