102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2546
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 14koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, bide judizialaren aurretik kalteberatasun ekonomikoaren egoera aztertzeko baimen-eskaera jakinarazteko dena, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 685.2 artikuluaren araberakoa.
Beherago eranskin gisa aipatzen den administrazio-egintza jakinarazteko ahaleginaren laburpenak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, Lege horren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.
Interesdunak edo haien legezko ordezkariak edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango dira Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan, Bizilagun Zerbitzuan (Donostiako Andia kalea, 13. zenbakia 5. solairua), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesdunak agertu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, agertzeko zehaztutako azken egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastian, 2024ko maiatzaren 14a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.