102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2540
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 9koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Aramaio eta Legutio, eta Gipuzkoako Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga udal-mugarteetan, «Jarindo» parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), «Jarindo» parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Green Capital Power, S.L. (IFK: B85945475).
– Tartean dauden udal-mugarteak: Aramaio eta Legutio (Araba) eta Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa).
– Haize-sorgailuen kopurua: 4.
– Instalatu den potentzia gordina: 20 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 9a.
Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.