102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2537
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 9an argitaratu zen 2024ko apirilaren 26ko Iragarkia indarrik gabe uzten duena. Azken iragarki horren bidez, Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4. zenbakiko Epaitegian bideratutako 150/2024 zenbakiko lan-autoetan interesa duten pertsonak epatu ziren.
2024ko apirilaren 26ko Iragarki horren bidez, Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 150/2024 zenbakiko lan-autoetan interesa duten pertsonak epatu ziren.
Iragarki hori 2024ko maiatzaren 9an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, baina ezin izan zen Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, ez baitzuen aipatzen Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua eta Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen azken xedapenetako laugarrena.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 13a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.