102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2536
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 173/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
173/2024 prozedura laburtua. Horren bidez, izangai batek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen PLEAko zuzendari nagusiaren 2024ko otsailaren 13ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Elorrioko Udaleko udaltzaingoko bost agente-plaza jabetzan betetzeko hautaketa-prozeduratik baztertzearen kontrako berraztertze-errekurtsoa. Hautaketa-prozedura hori Alkatetzaren 2021eko abenduaren 13ko 657/2021 Dekretuaren bidez deitu zen (abenduaren 27ko BAO, 247. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkautin, 2024ko maiatzaren 13an.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.