102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (141 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2532
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 16koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Batxilergoko ikasketak 2023-2024 ikasturtean amaitu dituzten ikasleentzako Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko probak ebaluatzeko epaimahaia izendatzen duena.
2023-2024 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduak laugarren oinarrian ezartzen duenez, epaimahaiaren eraketa proba-eguna baino 15 egun lehenago argitaratuko da.
Ebazpen honen xedea da epaimahai aztertzailea izendatzea.
Horregatik guztiagatik, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen xedea da 2023-2024 ikasturtean Batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko hautaprobak egiteko epaimahaia osatzen duten pertsonak izendatzea.
2. artikulua.– Eranskinean ageri diren pertsonek osatuko dute Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko probetarako epaimahai aztertzailea, 2023-2024 ikasturtean Batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat.
3. artikulua.– Epaimahai aztertzaileak osatzen dituzten pertsonek gorde egingo dituzte epaimahaiaren jarduerak, eta ez diete hirugarrenei informaziorik emango azterketarekin zerikusia duten barne-alderdiei buruz (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioa, etab.). Artikulu hau ez betetzea hutsegite larritzat joko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 16a.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,
EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.