Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2531

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titularra den «Asociación Padres Pro-Educación Especial» elkarteak ikastetxe horren titularitatea aldatzeko egin duen eskaera aztertu da.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikagarri diren gainerako indarreko legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte «Asociación Padres Pro-Educación Especial» izan da ikastetxe horren titularra, eta 2024-2025 ikasturtetik aurrera «Gune Fundazioa» entitateak izango du titulartasuna. Horrenbestez, entitate hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan. Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta unibertsitatez kanpoko ikastetxeen Estatuko Erregistrora bidaliko da.

Hirugarrena.– Ikastetxea honako erregistro-datu hauekin inskribatuko da:

Ikastetxearen kodeak: 20006882 (unibertsala) eta 012529 (EAE).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (BHIP).

Izen espezifikoa: «Ortzadar».

Titularra: Gune Fundazioa (IFK: G44892016).

Helbidea: Ategorrietako Galtzada Zaharra 159.

Udalerria: Donostia / San Sebastián.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ondoriozko osaera:

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 5 ikasgela egonkor.

● Zereginen Ikaskuntzarako 3 ikasgela.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

○ Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

○ Metalezko elementuak fabrikatzea, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

○ Ibilgailuak mantentzea, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalazioa eta mantentze-lanak.

○ Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dauden legeak bete beharko ditu ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen gainerako legeria aplikagarriari dagokionez ere. Halaber, baimena aldatzeko eskatu beharko du bere legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Seigarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala