Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2024ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2529

60/2024 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Oiartzungo Udalarekin 2020an sinatutako hitzarmenaren luzapena, Oiartzungo udalerrian zuzkidura-bizitokiak eta alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Oiartzungo Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Oiartzungo udalerrian zuzkidura-bizitokiak eta alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzekoa. Hitzarmen luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 20a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARIA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 20KO 60/2024 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA OIARTZUNGO UDALAK 2020AN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, OIARTZUNGO UDALERRIAN ZUZKIDURA-BIZITOKIEN ETA ALOKAIRU-ERREGIMENEKO BABES SOZIALEKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA AHALBIDETZEKO

Alderdi sinatzaile bakoitzaren lekuan eta egunean,

BILDU DIRA:

Batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

Eta bestetik, Joana Mendiburu Garaiar anderea, Oiartzungo alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 30ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.

Eta bigarrena, Oiartzungo Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2024ko apirilaren 24an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2020ko maiatzaren 13an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Oiartzungo Udalak, zuzkidura-bizitokiak eta alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko Oiartzungo udalerrian.

Bigarrena.– 2020an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2024ko maiatzaren 13an amaitzen denez, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.

Hirugarrena.– Hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.

Laugarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2020ko maiatzaren 13an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Oiartzungo Udalak honako hau

ADOSTU DUTE:

Oiartzungo udalerrian zuzkidura-bizitokiak eta alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Oiartzungo Udalak sinatutako hitzarmena 4 urtez luzatzea (2028ko maiatzaren 13ra arte).

Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 13a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Oiartzungo alkate-udalburua,

JOANA MENDIBURU GARAIAR.


Azterketa dokumentala