101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2523
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 15ekoa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Eibar, Elgeta eta Bergarako udal-mugarteetan Basalgoko parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Basalgoko parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Arena Power Solar 10, S.L.U.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Eibar, Elgeta eta Bergara (Gipuzkoa).
– Haize-sorgailuen kopurua: 6.
– Instalazioaren potentzia: 39,6 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez.
Donostia, 2024ko maiatzaren 15a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTíN AROSTEGI ARTETXE.