101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2519
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 158/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
158/2024 prozedura laburtua; horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko urtarrilaren 18ko Ebazpena errekurritu da. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko azaroaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, ofizialorde kategoriara igotzeko praktiketako destinoak esleitu ziren.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 3a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.