101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (161 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
2518
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 19koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana.
Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta 2023ko urriak 17ko Ministro Kontseiluaren erabakiz tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2023ko urriaren 30eko BOEn argitaratutako erabakia), Errektoretza honek ebatzi du, Unibertsitate Sistemaren 2/2023 Lege Organikoaren 8.3 artikuluarekin bat, Mondragon Unibertsitatearen Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea.
Arrasate, 2024ko apirilaren 19a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.