101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 4 orri.)
- EPUB (168 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
2517
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 19koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, Energia Sistema Adimendunetako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko dena.
Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta Ministro Kontseiluaren 2022ko urriaren 18ko Erabakiz tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2022ko urriaren 28ko BOEn argitaratutako erabakia), errektoretza honek, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluarekin bat, 4/2007 Lege Organikoaren idazketaren arabera, Energia Sistema Adimendunetako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea ebatzi du.
Arrasate, 2024ko apirilaren 19a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.