99. zk., 2024ko maiatzaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2462
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Rodrigo Agerri Gascón jaunak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 18ko Ebazpenak (2023ko abenduaren 28ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntza eta Sistema Informatikoak» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Rodrigo Agerri Gascón jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***4466**. Kodea: IDPTCL1 – D00141-1 Jakintza arloa: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Saila: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Applications (I): Understanding NLP» «Natural Language Processing».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko maiatzaren 13a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.