Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2024ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2431

IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 2koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira bi eskaera hauek: batetik, Arabako Vitoria-Gasteiz eta Burgelu udal-mugarteetan «Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren (49,991 MW) eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektua aldatzeko aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera eta, bestetik, Indarberri, S.L. enpresa-sustatzaileak aurkeztu duen eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera.

48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen dira «Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren eraikuntza-proiektuak, jatorrizko proiektuan egindako aldaketak barne.

Espedientea: 01-GE-Y-2024-00007.

«Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta haren ebakuazio-azpiegiturek ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena jaso zuten Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2023ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez (zeinaren bidez formulatzen baita Vitoria-Gasteiz eta Burgeluko -Araba- udal-mugarteetako «Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena; sustatzailea Indarberri, SL da. 2023ko urriaren 30eko EHAA, 207. zenbakia). Horrez gain, proiektuek aurretiazko administrazio-baimena jaso zuten Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2023ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez (zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ematen zaion Indarberri SL enpresak sustatutako proiektu bati, «Vitoria Solar 2» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuari, Vitoria-Gasteiz eta Burgeluko udal-mugarteetan -Araba-. 2024ko urtarrilaren 11ko EHAA, 8. zenbakia).

Ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta aurretiazko administrazio-baimena jaso ostean, honako aldaketa hauek egin ziren proiektuan:

– Eguzki-instalazio fotovoltaikoa aldatzea, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean baldintza gisa ezarritakoa betetzeko, baina baita Gasteizko Noryeste ureztatzaileen komunitateak eta Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko Errepideen Zerbitzuak ezarritako baldintzak betetzeko ere.

– Ebakuazio-linearen trazadura aldatzea (30 kV) «Vitoria Solar 2» instalazio fotovoltaikoaren sekzionamendu-zentroaren eta SET Promotores Vitoria azpiestazioaren (220 kV) artean, sustatzaile beraren «Vitoria Solar 1» proiektuarekin eta beste sustatzaile batzuen proiektuekin partekatuta.

Eskatzaileak dokumentu hau erantsi zion eskaerari: «Vitoria Solar 1 eta Vitoria Solar 2 eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta Vitoria 220 kV-ko lotuneko ebakuazio-azpiegituren proiektuaren aldaketa ez-funtsezkoari buruzko ingurumen-txostena». Dokumentua ingurumen-organoaren esku utzi zen eta hark erabaki zuen egindako aldaketek ez dituztela betetzen Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 7.2.c) artikuluan ezartzen dituen gutxieneko baldintzak, ezta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 100/2021 Legeak II.E eranskinaren 4. apartatuan ezartzen dituenak ere.

«Vitoria Solar 2» proiektuaren barruan instalazio hauek sartzen dira:

– Eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Vitoria-Gasteiz eta Burgeluko udal-mugarteetan dauden 7 eremu hesituz osatua eta 59,23 hektareako azalera duena. Honako hauek osatzen dute:

a) 90.074 panel, 555 Wp-ekoak, 49,99 MWp-eko gehieneko potentziarekin.

b) 14 inbertsore, 3.437 kVA-ekoak, 48,12 MW-eko guztizko potentzia nominala dutenak.

c) 7 transformazio-zentro, 0,6/30 kV-ekoak eta 7,2 MVA-koak.

d) sekzionamendu-zentro 1, 30 kV-ekoa, instalazioaren poligonalean dagoena.

e) Transformazio-zentroak elkarren artean eta sekzionamendu-zentroarekin batzen dira, 30 kV-ko 3 barne-zirkuituren bidez, zuzenean zanga azpian lurperatuta. Vitoria-Gasteiz eta Burgeluko udal-mugarteei eragiten die.

– 30 kV-ko linea elektrikoa, instalazio fotovoltaikoan dagoen 30 kV-ko sekzionamendu-zentroa eraiki berri den Promotores Vitoria 220/30 kV-ko azpiestazio sustatzailearekin konektatuko duena. Linearen ibilbidea lurpetik doa, Vitoria-Gasteizko udalerrian zehar.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-teknologia berriztagarri fotovoltaikoaren bidez (b1.1).

– Eskatzailea: Indarberri, SL.

– Eskaeraren helburua: hasieran baimendutako proiektuan egin diren aldaketen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Vitoria-Gasteiz eta Burgelu.

– Garraio-sarera husteko puntua: «Vitoria» azpiestazioa, 220 kV-ekoa, Red Eléctrica de España, S.A.arena. 2021eko otsailaren 17an eman zitzaion sartzeko baimena.

– Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren aurrekontua: 13.674.097,49 euro.

– 30 kV-ko ebakuazio-linearen aurrekontua: 292.069,60 euro.

Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dizkio proiektu honi aldez aurreko eta eraikitzeko administrazio-baimenak.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten, 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 2a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala