98. zk., 2024ko maiatzaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2430
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Lan arloko 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 693/2023 prozedura arruntean (eskubideak eta zenbatekoa erreklamatzea) interesa duten pertsonak.
Funtzio Publikoko zuzendariak agindu du Vitoria-Gasteizko Lan arloko 3. Epaitegira bidaltzeko prozedura horri buruzko espedientea:
693/2023 prozedura arrunta – Eskubideak eta zenbatekoa erreklamatzea: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Agindua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren aurka aurkeztu den berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena; azken agindu horren bidez, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langileen hitzarmeneko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten da (II. eranskina – autopsietako laguntzailea).
Beraz, Jurisdikzio Soziala arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluari lotuta, xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Lan arloko 3. Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 6a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.