Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2024ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2428

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 140/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak xedatu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

140/2024 prozedura laburtua; horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2023ko abenduaren 21eko Ebazpena errekurritu da, zeinaren bidez, ezetsi egin zen Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko urriaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko uztailaren 26ko ebazpenaren bidez deitutako prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda, merezimenduen behin betiko balorazioa eta esleipenak onartzen dira (C275/C276/C277/C278).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 29a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala