Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2024ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
2426

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 24koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariarena, zuzenbide pribatuko ente publiko horren kontratazio-mahaiaren osaera argitara ematen duena.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren (aurrerantzean, eLankidetza) Kontratazio Mahaia 2011ko urtarrilaren 20ko Aginduaren 2. artikuluan ezarri zen. Izan ere, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu horrek Kontratazio Mahaia sortu zuen.

Agindu hori onartu eta gero, uztailaren 27ko 116/2016 Dekretua onartu zen, Eusko Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubideari buruzkoa, eta dekretu hori zuzenbide pribatuko ente publikoetan aplikatzen da, beraren 2.2.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren 8.2 artikulua Kontratazio Mahaia osatzen duten bokalei buruzkoa da, eta haiek zein diren zehazten du.

Bestalde, eLankidetzari, zuzenbide pribatuko ente publikoa den aldetik, aplikagarri zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuaren 21.1 artikuluan adierazitakoa.

eLankidetzako zuzendariak eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak bokalak izendatu dituztenez, Kontratazio Mahaia nork osatuko duten argitara ematea dagokio.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaiaren osaera argitara ematea. Hauek osatzen dute mahai hori:

Presidentea: Concepción Lourdes Hierro Sarabia andrea, eLankidetzako Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.

Bokalak:

• Ana Isabel Rojo González andrea, eLankidetzako Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren arduraduna; haren ordezkoa Manuel Gregorio Domínguez Pérez izango da, eLankidetzako aholkulari juridikoa.

• Amaia Etxabarri Saiz andrea, eLankidetzako Administrazio Orokorreko teknikaria; aurreko andrearen ordezkoa izango da Sonia Estrada Aláez andrea, ekonomiako eta aurrekontu-kudeaketako teknikaria.

• Jon Salazar Izaguirre jauna, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza ordezkatuz.

• Santiago Ramirez Cameno, zuzenbidean lizentziatua, Kontratazio Mahaiaren aholkulari juridikoa eta idazkaria izango den bokala.

Bigarrena.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio eLankidetza- Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren presidenteari hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 24a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala