Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2024ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2423

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari berria izendatzen duena.

Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuak (1988ko otsailaren 18ko EHAA) sortu zuen Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, eta haren helburu nagusitzat ezarri zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari aholkuak ematea Euskadiko musika-ikasketen arautzeari buruz, araututako irakaskuntzetan nahiz arautu gabekoetan.

Dekretu horretan arautzen dira, gainera, Batzordeko kideen kargu-uzteak eta izendapenak (3. artikuluan). Artikulu horretako c letraren arabera, idazkaria Batzordearen bileretara joango da, hitzarekin baina botorik gabe, eta Hezkuntzako sailburuordeak izendatuko du saileko zerbitzu zentraletako langileen artean.

Hezkuntzako sailburuordearen 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez Santos Palma Arnaiz jauna izendatu zen Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari. Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren egituran aldaketak izan dira, bai eta Araubide Bereziko Irakaskuntza Zerbitzuaren osaeran ere; ondorioz, kide batek kargua utzi behar du, eta beste pertsona bat izendatu behar da haren ordez. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari kargutik kentzea Santos Palma Arnaiz jauna, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– 22/1988 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betez, Miguel Angel Rivero González jauna izendatzea Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari, Hezkuntza Saileko zerbitzu zentraletako Araubide Bereziko Irakaskuntzen Zerbitzuko arduradun den aldetik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 8a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala