Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2024ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SANTURTZIKO UDALA
2417

IRAGARPENA, Ondare Eraikiko zerbitzuburuaren lanpostua lehiaketa sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2024ko maiatzaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 88. zenbakian, jarraian azaltzen den honako lanpostu hau lehiaketa sistemaren bidez betetzeko prozesuaren deialdia eta oinarriak argitaratu dira. Lanpostua:

• Izena: Ondare Eraikiko zerbitzuburua.

• Lanpostu-mailako osagarria: 26.

• Berariazko osagarria: 33.331 euro.

• Tokia: Santurtziko Udala, Obra eta Zerbitzu Publikoetako Arloa.

• Hizkuntza Eskakizuna: 3.a, derrigortasun datarik gabea.

Hamabost asteguneko epea egongo da eskabideak aurkezteko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horixe jakinarazi nahi da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen.

Santurtzi, 2024ko maiatzaren 8a.

Barne Araubide, Ogasun eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi eskuordea,

SONIA LÓPEZ BAHAMONDE.


Azterketa dokumentala