98. zk., 2024ko maiatzaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2416
22/2024 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (Galdakao) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (Galdakao) gainbegirale lanpostua hutsik geratzear dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa, honako oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.
b) B1 lanbide-taldeko titulazioa edukitzea.
c) Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia edukitzea B1 lanbide-taldean.
d) Hizkuntza-eskakizuna: 2. HE, derrigortasun-datarik gabe.
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
– Kudeaketa-memoria egitea.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea Erizaintzako unitateen kudeaketan.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea taldeen antolaketan eta kudeaketan.
– Ofimatika eta lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko korporatiboen ezagutzak.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahal izango da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Labeaga auzoa 46A, 48960-Galdakao). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.
Interesdunek Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Labeaga auzoa 46A, 48960-Galdakao), beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatuta.
– Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
– Kudeaketa-memoria.
CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Balorazio batzorde bat osatuko da, batzordeburu zuzendari-gerentea edo hark eskuordetzen duena izanik, eta hauexek izango dira bertako partaideak: langileen zuzendaria (idazkari izango dena, ahots eta botoarekin), Erizaintzako gainbegirale eta kide bi, aurkeztutako eskabideak baloratzeko. Hautagaiei jakinaraziko zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposatu ahalko du epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek ez badituzte betetzen bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua izangai horietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako eskuratu ez diren merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.
Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranet eta webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2024ko maiatzaren 8a.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentea,
ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.