97. zk., 2024ko maiatzaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BARAKALDOKO UDALA
2408
IRAGARKIA, Barakaldoko Zarataren Mapa Estrategikoen berrikuspenari hasierako onarpena emateari buruzkoa.
Alkatetzaren apirilaren 29ko 3597/2024 Dekretuaren bidez, hasierako onarpena eman zaio Barakaldoko Zarataren Mapa Estrategikoen berrikuspenari. Berrikuspen hori urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskineko metodologiaren arabera egin zen, eta AAC Centro de Acústica Aplicada SL enpresak egin zuen.
Halaber, administrazio-espedientea eta dokumentazio teknikoa jendaurrean jartzea eta interesdunei entzunaldia ematea erabaki da, hilabeteko epean, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, espedientean dagoen dokumentazioa edozein pertsona fisikok edo juridikok aztertu ahal izan dezan eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan. Halaber, onarpen honi publizitate gehigarria ematea erabaki da, udaletxeko iragarki-oholean, udalaren gardentasun-atarian, udalaren webgunean eta udalaren egoitza elektronikoan iragarkiak jarriz. Hori guztia, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 15.2 artikuluan eta 12. eta 13. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Interesdunek administrazio-espedientea aztertu ahal izango dute, bertaratuta eta adierazitako bitartekoen bidez, Ingurumen eta Osasun Zerbitzu Juridiko-administratiboan (udaletxeko 6. solairua), jendaurreko ordutegian.
Barakaldo, 2024ko apirilaren 30a.
Alkatea,
AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI.