Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2024ko maiatzaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2400

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 25ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Aginagako tunela eraikitzeko proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2024ko martxoaren 25eko ebazpenaren bidez, «Aginagako tunela eraikitzeko proiektua» onetsi zen. Ebazpena 2024ko apirilaren 19an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (78. zk.).

ETSk kudeatzen dituen trenbideen luzeraren zati handi bat trenbide bakarreko ibilbideekin dago osatuta, eta horrek nabarmen zailtzen du haien ustiapena. Batez ere bidaiarien trafikorako erabiltzen da, eta nabarmen mugatzen du haien garraio-ahalmen orokorra. Horrek mugatu egiten du ahalmen orokorra, merkantzien garraioari dagokionez, batez ere.

Proiektuaren xede den zatia Bilbao-Donostia lineako Zarautz-Usurbil tarteko zati bat da eta bere helburua da trazadura-saihesbide bat bilatzea, zerbitzuaren Zarautzerainoko maiztasunak hobetzeko, Usurbil eta Zarautz arteko tartearen bidaia-denborak, mantentze-kostuak eta istripu-tasa murrizteko eta, azken batean, trenbide bitarteko garraio jasangarria indartzeko.

Aurreikusitako tunel-trazaduraren saihesbidea trenbide bikoitzean proiektatu da, tunelean eta trenbide bikoitzean joango den tarte horretan, merkantzia-trena baztertu ahal izateko, bidaiarien trenaren ustiapena kaltetu gabe, eta, horrela tren-ustiapeneko sarean merkantzia-trenen zirkulazioa hobetzeko.

Zehazki, Euskal Trenbide Sarea- Ferrocarriles Vascos Trenbide Sarearen Bilbao-Donostia lineako 93+166,744 KParen eta 96+193,151 KParen artean saihesbidea eraikitzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak zehaztean datza proiektua.

Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Abenduaren 19ko 26/2022 Legeak aldatutako Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berarekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jendaurrean jartzea «Aginagako tunela eraikitzeko proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1 – Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Usurbilgo udaletxeko iragarki-taulan ere erakutsiko da jendaurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 25a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala