93. zk., 2024ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2272
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 141/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
141/2024 prozedura laburtua. Prozedura horretan, 25005 ZP duen karrerako funtzionarioak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko azaroaren 13ko Ebazpena errekurritu zuen. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako zenbait unitate eta zerbitzuri atxikitako lanpostuak aldi baterako esleitzeko hautaketa-prozedurarako deialdia onartu zen, eta langileak hornitzeko merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete behar zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 22a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.