Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2024ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2271

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako eta mugikortasun eraginkorreko inbertsioetarako laguntzen programa arautzeko oinarriak onartu, deitu eta argitaratzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren mende dago; zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta haren ardura da jarduerak bultzatzea energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegiturak sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan.

Horri dagokionez, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza egiten ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) jasotako helburuak betetzeko. Jarduera horien artean, aipatzekoak dira hainbat laguntza-programa. Programa horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan, energia aurreztu eta eraginkortasunez erabiltzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak sustatu dira eraikin eta instalazioetan, bai eta energia kontsumoa arrazionalizatu eta petrolioarekiko mendekotasuna murriztu ere garraioan eta pertsonen mugikortasunean.

Ildo beretik, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, Euskadiko Energia Estrategia 2030 (3E2030) dokumentuan Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikaren helburuekin bat etorriz, xede hau du: beharrezkoa den sustapen publikoaz, energiaren kontsumoaren eraginkortasuna areagotzen laguntzea, ingurumenaren gaineko eragina txikiagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa izango den energia-sistema lortzeko, kontsumorako energia gutxiago eta kanpoko baliabideekiko mendekotasuna murriztuko baita.

Horrenbestez, laguntza-programa honen helburu nagusia da etxebizitza-eraikinetan energia berriztagarriak erabiltzea helburu duten ekintzak sustatzea, bai eta aurreztea, energia-eraginkortasuna zerbitzuen sektoreko banaketa-azpisektorean, energia-aurrezkia eta eraginkortasuna eta energia berriztagarriak erabiltzea instalazioetan eta eraikinetan, energia-kontsumoaren arrazionalizazioa eta petrolioarekiko mendekotasuna murriztea ere Euskal Autonomia Erkidegoan.

Horrenbestez,

EBAZten DUT:

Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, energia-eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako eta mugikortasun eraginkorreko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Ebazpen honen I. eranskinean dago jasota haren edukia.

Bigarrena.– Dirulaguntzen Erregimena arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea energia-eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako eta mugikortasun eraginkorreko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzeko ebazpen hau.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2024ko apirilaren 22a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala