93. zk., 2024ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2270
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.
Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izan da aipatutako Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
– Jon López Martín jauna.
– Igor Otxoa Odriozola jauna.
– Ainhoa González Sanchiz andrea.
– Luis Oza Unanua jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 25a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.