93. zk., 2024ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (142 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2265
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 26koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, beste ebazpen hau aldatzekoa: Ebazpena, 2024ko otsailaren 1ekoa, zeinaren bitartez ebazten den bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzen deialdia 2023ko ekitaldirako.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira ebazpen honen argitalpenean: Ebazpena, 2024ko otsailaren 1ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten den bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzen deialdia 2023ko ekitaldirako; ebazpen hori 2024ko martxoaren 27ko EHAAn argitaratu da (63. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2024/1532 orrialdean (3/1), horren lehenengo xedapenean, hau dio:
«Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza, 693.317,92koa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.»
Baina hau esan behar du:
«Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza, 866.114,28koa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.»
2024/1532 orrialdean (3/2), haren I. eranskina osorik ordezkatu behar da, hurrengoaren bitartez:
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 26a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.