Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2024ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2264

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 842.tik 848.ra bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Honako ikastaro hauek antolatu dira:

– 842 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 843 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 844 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 845 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 846 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 847, zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 848 zenbakiko ikastaroa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duen titulua, maila kualifikatukoa, baliozkotzea; eta produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala izateko, oinarrizko mailakoa, beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira zazpi ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, hain zuzen, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, zeinean landare-osasunaren arloko eginkizunak esleitzen baitzaizkio Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan erabiltzeko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartelak emateko agintzea:

1.– Maila kualifikatukoa, 842 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

2.– Oinarrizko mailakoa, 843 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 844 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

4.– Maila kualifikatukoa, 845 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

5.– Maila kualifikatukoa, 846 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

6.– Oinarrizko mailakoa, 847 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

7.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 848 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala