93. zk., 2024ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2261
AGINDUA, 2024ko apirilaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Arma Plaza izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egina, bai eta izenaren aldaketa ere, aurrerantzean Fundación Arma Plaza Fundazioa izango baita.
2024ko otsailaren 9an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen fundazioaren izena eta estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2023ko azaroaren 24an egiletsi baitzen Rafael Lacort Usieto Hondarribiko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1284).
Eskritura publiko horretan sartu zen Fundazioaren Patronatuko idazkariak, presidentearen oniritziarekin, 2023ko urriaren 2an egindako ziurtagiria, patronatuak 2018ko azaroaren 22an, 2020ko urriaren 1ean eta 2022ko urriaren 6an egindako bilerena. Bilera horietan, besteak beste, aho batez erabaki zuten: estatutuen 1. artikulua, izenari buruzkoa, aldatzea eta fundazioaren estatutuak aldatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu zitezen.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Arma Plaza izeneko fundazioaren estatutuetako 1. artikuluaren aldaketa, eta Fundación Arma Plaza Fundazioa izeneko fundazioari izena aldatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, betiere, 2023ko azaroaren 24an Rafael Lacort Usieto Hondarribiko notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1284).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 22a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.