93. zk., 2024ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2259
209/2024 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, Juan Carlos Irurzun Palacios jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko GOMSko Kudeaketa klinikoko unitateburua izateari uzten diola deklaratzeko dena.
GOMSeko zuzendariaren urriaren 25eko 112/2014 Ebazpenaren bidez, Juan Carlos Irurzun Palacios jauna Kudeaketa klinikoko unitateburu izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Juan Carlos Irurzun Palacios jauna Kudeaketako klinikoko unitateburu kargutik kentzea, erretiroagatik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko apirilaren 22ko lanaldia amaitu ondoren izango du eragina.
Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024 apirilaren 18a.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ANDREA GABILONDO CUELLAR.