92. zk., 2024ko maiatzaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2257
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen zuzenketa-idazkia.
Eranskinean zerrendatutako obra, jarduera edo ekoizpenen gaineko eskubideak inskribatzeko eskabideak aztertu dira, eta horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzendu daitezkeen akats hauek aurkitu dira.
Jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten da EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen zuzenketa-idazkia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera.
Interesdunak hamar egun baliodun izango ditu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako akatsak zuzentzeko. Jakinarazitako idazkia interesdunaren eskura egongo da EAEko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistro honetan (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Adierazitako epean zuzenketa egiten ez bada, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Erregelamenduaren 19. artikuluan xedatutakoaren arabera (martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori), hala erabakitzen duen ebazpena eman ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 26a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.