Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2024ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2248

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2024. urterako «Kultura Ondarea Saria» sarira aurkeztutako eskaeren Balorazio Batzordeko kideen izendapena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko abenduaren 7ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baita 2024. urterako «Kultura Ondarea Saria».

Agindu horretako 9. artikuluak ezartzen duenez, Balorazio Batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea honako hauek:

– Ibon Iza Totorika jauna, Berritzegune Nagusiko aholkularia.

– Ainoa Santisteban Rendo andrea, EITBko Promozio eta Irudi burua.

– Ainara Larrondo Ureta andrea, Kazetaritzako irakasle titularra (EHU/UPV) eta Gureiker Ikerketa Talde Kontsolidatuko zuzendaria (Eusko Jaurlaritza).

– Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna, EHUko katedraduna.

Bigarrena.– Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Lehendakaria: Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Ibon Iza Totorika jauna, Berritzegune Nagusiko aholkularia.

– Luis Manuel Martin Ortiz de Zarate jauna, EITBko Promozio eta Irudi burua.

– Ainara Larrondo Ureta andrea, Kazetaritzako irakasle titularra (EHU/UPV) eta Gureiker Ikerketa Talde Kontsolidatuko zuzendaria (Eusko Jaurlaritza).

– Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna, EHUko katedraduna.

– Aizpea Esnal Eizmendi andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Hirugarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Aitziber Barandika Basaldua andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 26a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala