92. zk., 2024ko maiatzaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2240
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA).
2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak emandako ahalmenez baliatuta, baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Raúl San Martín Faces jauna (NIE: ***3218**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Kimika Organikoa»; Kodea: CUC8/1 – D00344-11, Saila: «Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa»; Ikastegia: «Zientzia eta Teknologia Fakultatea»; Hizkuntz eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Organikoa I».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2024ko maiatzaren 6a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.