Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2024ko maiatzaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SURYA YOGA OIARTZUN S. COOP. PEQUEÑA LIKIDAZIOALDIAN
2158

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Surya Yoga Oiartzun, S. Coop. Pequeña» sozietatea aldi berean desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

Indarreko araudian ezarritako ondorioetarako, jakinarazten da 2024ko martxoaren 11n egin zen ezohiko batzar orokorrean bazkide guztiek aho batez erabaki zutela «Surya Yoga Oiartzun, S. Coop. Pequeña» kooperatiba-sozietatea aldi berean desegitea eta likidatzea. Horrez gain, kooperatiba-sozietatearen ondarearen azken balantzea (2023ko azaroaren 7a itxi zena) eta likidatzaile bakarrak aurkeztu duen sozietatearen ondasuna banatzeko proiektua onartu dira, kooperatibako bazkide guztien aldeko botoari esker.

Kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan dago, interesdunen esku.

Oiartzun, 2024ko apirilaren 24a.

Likidatzaile bakarra,

MATILDE MAGDALENA ALONSO GONZALEZ.


Azterketa dokumentala